Iragarkietan euskara erabiltzeko bidea erraztea adostu dute Twitterrek eta PuntuEUS Fundazioak

  • Twitter Ads-en euskara erabiltzeko nahikoa izango da jakinaraztea.

2016an lortu genuen euskaraz publizitatea egin ahal izateko lehen hitzarmena Twitterrekin. Ordutik, PuntuEUS Fundazioaren Twitterren konturako sarbidea eskura izan du euskal komunitateak kanpainak bideratu ahal izateko. Bide emankorra izan da eta beste pausu bat ematea lortu dugu.

Hemendik aurrera, hala eskatzen duten profilek, euskarazko publizitatea haien kabuz egin ahal izatea adostu dugu Twitterrekin. Orain arte PuntuEUS Fundazioaren bidez aritu diren kontuek dagoeneko aktibo dute euskara. Eskaera berriak ere PuntuEUS Fundazioak bideratuko ditu. Twitter Ads zerbitzuan euskara aktibatzeko eskariak komunikazioa@domeinuak.eus helbidean jasoko ditugu.