Labur.eus itxuraberrituta

Labur.eus sortu zenetik, 2017ko maiatzetik, 110.000 esteka sortu dira estekak laburtzeko euskarazko zerbitzua erabilita. Zerbitzuaren arrakasta eta erabilera aintzat hartuta webgunearen diseinua berritu dugu. Itxura berria garbiagoa da eta zerbitzua bera nabarmentzen du.

Funtzionalitateei dagokienean orain arteko guztiak mantentzen ditu Labur.eus-ek

 

Helbideak pertsonalizatu

Url luzeak helbide motz eta erraz bihurtzea ahalbidetzen du. Baita helbide horiek pertsonalizatzea ere.

 

Erabiltzailearen gunea

1305 erabiltzaile erregistratu ditu Labur.eus -ek. Erregistratutako erabiltzaileek sortutako URL laburren historia kontsultatzeko aukera dute, baita esteka bakoitzak izandako klik kopuruaren jarraipena egin ere.

 

Nabigatzailerako plugina

Labur.eus-en erabilera errazteko, Firefox eta Google Chrome arakatzaileetarako pluginak erabili daitezke. Plugina nabigatzailera gehitzean helbide barran gehitzen den botoiarekin webgunearen helbide laburtua sortzen da. Helbide hori zuzenean kopiatu eta itsatsi daiteke.

 

WordPress plugina

Plugin honek aukera ematen du sortutako orrialde bakoitzaren URL laburtua sortzeko, WordPress-en paneletik bertatik. Gainera, gainontzeko pluginek bezala, plugin honek ere aukera ematen du labur.eus kontua pluginarekin lotzeko.