Kaixomundua.eus lehiaketak Gazteria Proiektu Onenari Buber Saria 2019 irabazi du. 17.edizioko sariduna izatea sareko erabiltzaileek baimendu eta goraipatu dute proiektuaren balioa hezkuntza eremuan.

Izan ere, Kaixomundua.eus lehiaketaren helburua eskola-komunitatean kopetentzia digitalen garapena da, era horretan, LH, DBH, Batxillergo eta Lanbide Heziketako ikasleek, kontsumitzaile digital izatetik euskaraz sortzaile digital izatera saltoa egin dezaten.

Iaz pilotoa arrakastaz burutu ondoren, aurten Kaixomundua.eus proiektuaren estreinako edizioa abian da. Izen-ematea martxoaren 31a bitartean irekita egongo da, ondoren, taldeka parte hartu duten ikasleek euren lanak aurkeztu eta adituekin osatutako epamahaiak kategoria bakoitzeko lanik onenak aukeratuko ditu.

PuntuEUS Fundazioarentzat bigarren Buber Saria da, 2015ean Euskara Proiektu Onenari Saria eskuratu baitzuen. Buber Sariek  gizartearentzat onuragarriak diren proiektuak saritzen dituzte, hain zuzen webguneak eta aplikazioak.  Internet eta Euskadi elkarteak banatzen ditu sariak Bizkaiko Foru Aldundua, Bilboko Udala, Euskaltel eta Irekiaren laguntzarekin.