• 2019an lehiaketaren pilotoa egin ondoren, Kaixomundua.eus proiektuak aukera lehen edizioa zabaldu du.
  • Hezkuntza zentro guztietako DBHko 1,2,3,4 maila, Batxillerreko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu ahal izango dute.
  • Izen-ematea zabalik mantenduko da martxoa bitartean. Martxoan, lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek lanak entregatu beharko dituzte, eta maiatzean sarituko dira irabazleak.

Kaixomundua.eus hezkuntza-proiektuaren helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da. Horrez gain, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da proiektuaren bitartez.

Kaixomundua.eus proiektuarekin ikasleak webgune erreal bat nola sortu ikasi ahal izango dute, praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez. Helburua bikoitza da: batetik, kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira ikasleak, eta bestetik, konpetentzia digitalak garatzeko aukera izango due. Horrez gain, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.

Izen-ematea zabalik egongo da irailetik martxoa bitartean. Martxoan, Kaixomundua.eus lehiaketan parte hartu nahi duten ikasleek euren lanak bidali beharko dituzte. Epaimahi profesional batek aztertuko ditu, eta maitzean kategoria bakoitzeko saridunak jakinaraziko dira.

Esperientzia piloto arrakastatsua

2018 – 2019 ikasturtean abiatu zen proiektuaren edizio pilotua. Horretan, lau ikastetxetako 100 ikasle-talde ari dira lanean. Hauek dira lanean ari diren ikastetxeak: Lekeitio BHI, Ondarroa BHI, Egibide (Gasteiz), eta Arizmendi Ikastola (Debagoiena).

Orotara 100 ikasle-taldeko parte hartze mugatua bideratu zen, eta guztira 60 webgunetik gora lehiatu ziren. Horietan sariduna Ondarroako BHIko bost ikasleren artean sortutako etxelila.eus webgunea izan zen.