Kaixomundua.eus lehiaketaren lehenengo edizioa abiatu du PuntuEus Fundazioak, Euskaltel Fundazioa eta Dinahosting-en laguntzarekin batera. Eskola-komunitateari zuzendua den Kaixomundua.eus hezkuntza-proiektu eta lehiaketaren helburua webguneak sortzen ikasiz gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da. Gainera eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da proiektuaren bitartez.

2019-2020 ikasturtean 225 taldek eman dute izena. Guztira ia 700 ikasle aritu dira webgune onenaren saria lortzeko lanean. Haatik, Covid-19aren osasun larrialdi egoeraren ondorioz, hezkuntza zentroek egoera berrira egokitu behar izan dute, baita Kaixomundua.eus lehiaketak ere. Hori dela-eta, bidea hasi zuten hainbat hezkuntza zentroek eta ikasleen proiektuak amaitu gabe geratu behar izan dira, eta 59k lortu dute kategoria bakoitzeko sariengatik leihatzea.

Irabazleak

Genero berdintasunaren sustatzeko joko bat, Zallako Kutsadura neurtzeko proposamena, eta webgune zerbitzuak eskaintzen dituen proiektua dira Kaixomundua.eus lehiaketan 2019-2020 edizioaren irabazleak. Horiekin batera, aditu, ikerlari eta profesionalez osatutako epaimahaiak, aipamen berezia egin nahi izan du euskara-gaztelania hiztegi proiektuari.

Kaixomundua.eus lehiaketaren 2019-2020 lehenengo edizioaren irabazleak dira:

Kategoria: Lanbide Heziketako Webgune berri onena
Webgunea: www.berdingo.eus
Egileak:  Yaiza Garcia eta Marina Azkarraga
Ikastetxea: Harrobia Lanbide Ikastola (Bilbo, Bizkaia)

Kategoria: Batxillergoko Webgune berri onena
Webgunea: www.naseinu.eus
Egileak: Ruben Etxarri eta Andoni Solano
Ikastetxea : Eunate BHI (Iruñea, Nafarroa)

Kategoria: DBH 3-4 Webgune berri onena
Webgunea: www.kutsazalla.eus
Egileak: Nerea Agueda, Uxue Portillo eta Naia Vela
Ikastetxea: Zalla BHI (Zalla, Bizkaia)

Kategoria bertsuan epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan du eta horrela nabarmendu Salbatore Mitxelena Ikastolako (Zarautz, Gipuzkoa) Joritz Garrok eta Julen Izetak egin duten euskara gaztelania hiztegia: www.sermo.eus.

Kaixomundua.eus proiektuarekin ikasleak webgune erreal bat nola sortu ikasi ahal izango dute, praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez. Helburua bikoitza da: batetik, kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira ikasleak, eta bestetik, konpetentzia digitalak garatzeko aukera izango due. Horrez gain, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.

Euskal Herri osoko ikasleak lehen edizioan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdiko eskola komunitateak parte hartu du Kaixomundua.eus lehiaketaren estreinako edizioan. Guztira DBH, Batxillergo eta Heziketa Zikloetako ikasleen artean 225 talde osatu dituzte, eta talde bakoitzak bi, hiru eta lau kideetakoa izan da.

2020-2021 izen-ematea Datorren ikasturtean izena-eman nahi duten hezkuntza zentroek aukera izango dute egiteko udazkenetik aurrera. Covid-19ak eragindako osasun egoerari adi jarraituko diogu eta gora beherak kontuan hartuko ditugu egitasmoaren erritmoa egokitu ahal izateko. Izen-ematearen berri ohiko bideen bitartez jasoko du interesa duen orok eta eskola komunitateak.