• Webgune lehiaketaz gain irakasle eta ikasleentzat baliabide pedagokioa da kaixomundua.eus

  • 1.300 ikaslek parte hartu zuten azken edizioan

Aurtengo edizioaren izen-ematea

Kaixomundua.eus webgune lehiaketaren III. edizioaren izen-ematea zabalik egongo da irailetik martxoa bitartean. Eskola-komunitateari zuzentzen zaion hezkuntza-proiektu eta lehiaketa da Kaixomundua.eus. Helburua webguneak sortzen ikasiz gaitasun digitalen ezagutza sustatzea da, eta horrez gain, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da.

Irakasle eta ikasleentzat prozesu erabat gidatua

Kaixomundua.eus hezkuntza-proiektuak ikasgelan eta etxean lan egitea ahalbidetzen du, baldintza bakarra Internet sarbidea duen ordenailuan lan egiteko aukera izatea da. 

Irakasleek eta ikasleek eskura dituzte webgunea nola sortu azaltzen duten bideo-tutorialak

Horrez gain, irakasleentzako materiala ere eskaintzen du proiektuak:

Unitate Didaktikoa 

Ariketak

Ebaluazio Teknikoa egiteko jarraibideak

14 saio eta 16 jardueren bitartez, irakasleak, proiektuaren edukiak azaldu ahal izateko jarraibideak eta horiek praktikan jartzeko ariketak topatuko ditu. Horrez gain, unitate didaktiko guztietan azaltzen dira ebaluazio adierazleak, ebaluazio irizpideak eta ebaluazio teknikoa egin ahal izateko tresnen erabilgarritasuna.

Erreferenteen lanketa

Aurtengo edizioan, Kaixo Mundua lehiaketak bat egingo du PuntuEUSek eta EHUk elkarlanean sustatutako Gladys Sariarekin. Ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta lan hori jendarteratzea du helburu proiektuak, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Saridunak bere jarduna azalduko die partehartzaileei. 

Datu esanguratsuak

Euskal Herriko 1.300 ikasleren parte-hartzearekin itxi zuen iazko edizioa Kaixo Mundua lehiaketak. Datuei erreparatuz gero, bikoiztu egin da lehiaketan izena eman zuten ikasleen kopurua. 135 taldek entregatu zituzten, ondoren epaimahaiak ebaluatutako webguneak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, La Salle Beasaingo ekoweb.eus proiektuak eskuratu zuen saria. Batxilergoan, Eunate BHIko doinuabanda.eus webgunea suertatu zen irabazle. Lanbide Heziketan, aldiz, Aretxabaletara bidaiatu zuen sariak, arduplay.eus egitasmoaren egileen eskuetara. 

Horrez gain, estreinako Twitch bidezko sari banaketa gauzatu zuen Kaixo Mundua lehiaketak 2020-2021 edizioaren irabazleak jakinarazteko. Presentzialki ezin, eta online formatuan aurkeztu zituzten saridunek haien proiektuak.