- Twitter Ads-en euskara erabiltzeko nahikoa izango da jakinaraztea.
Hemendik aurrera, hala eskatzen duten profilek, euskarazko publizitatea haien kabuz egin ahal izatea adostu dugu Twitterrekin. Orain arte PuntuEUS Fundazioaren bidez aritu diren kontuek dagoeneko aktibo dute euskara. Eskaera berriak ere PuntuEUS Fundazioak bideratuko ditu. Twitter Ads zerbitzuan euskara aktibatzeko eskariak komunikazioa@domeinuak.eus helbidean jasoko ditugu.