Aurrekariak
2016ko maiatzaren 17an, Interneten Nazioarteko Egunean, ospatu zen I. Euskarazko Interneten Eguna Iruñeko Katakraken.

PuntuEUS FundazioakTopaguneak eta Euskalerria Irratiak antolatuta, euskararen, kulturaren eta interneten alorreko ordezkari ugari elkartu ziren. Euskarazko Interneten lehen edizioaren helburua arloaren errepasoa egin, berrikuntzak aurkeztu, etorkizunaren soslaia egin eta euskarazko interneten alde topa egitea izan zen.
Horrela, egun honi jarraipena eman eta urtero ospatzea da asmoa. Horretarako, kokapen eta kolaborazio proposamenak jasotzeko deialdia ireki du PuntuEUS Fundazioak. #interneteguna 2017ko maiatzaren 17an ospatuko da. Proposamenak komunikazioa@domeinuak.eus helbidera bidali behar dira, azaroaren 30a baino lehen.

PuntuEUSek eskaera guztiak aztertuko ditu, eta abenduaren 30a aurretik emango die erabakiaren berri eskatzaile guztiei.

Jasotako proposamenak baloratzeko kontuan izango diren irizpideak hauek dira.
  1. Kokapena: Herria eta espazioaren egokitasuna, interesa eta irisgarritasuna.
  2. Proposamena: ekitaldi proposamenaren egokitasuna, originaltasuna eta erakargarritasuna
  3. Azpiegitura: Ekitaldia ospatzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoen egokitasuna
  4. Tokiko jendartearen parte-hartzea: tokiko herritarrak erakartzeko eta parte-hartzeko gaitasuna
  5. Erakargarritasuna: proposamenaren koherentzia PuntuEUS komunitatearekin, erakargarritasuna eta bereizteko gaitasuna
  6. Kolaborazio aukerak: tokiko taldeekin kolaborazioa
  7. Aurrekontua: PuntuEUSek aurre egin beharreko gastuen zerrenda
  8. Ekarpena: Erakunde kolaboratzaileak antolaketan, espaziotan, baliabidetan edo edukitan egingo dezakeen ekarpena
Anfitrioiaren betebeharra
  Antolamenduan eta zabalkundean parte hartzea; eta, tokiko harremanak eta gestioak bideratzea.  

Anfitrioiaren onura
  Mundu Digitalean euskara sustatzeko lan aktiboa egin, euskarazko Interneten ospakizun nagusia hartu eta honen komunitatea eta tokiko komunitatea elkartzeko aukera. Euskal Herri osoko jendea bildu eta tokiko jarduna ezagutarazteko aukera emango du ekitaldiak eta honen inguruko komunikazioak. Harrera-taldea antolatzaile bezala agertuko da.  

PuntuEUSen betebeharra
  Ekitaldiaren diseinua, antolamendua, aurrekontua eta zabalkundearen ardura.  

Informazio gehiago
  PuntuEUS Fundazioa
  Lorea Arakistain Aizpiri
  komunikazioa@domeinuak.eus
  Tel.: +34 943 085 051