Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa hizkuntzen alorrean lanean ari diren Europako gizarte eragileek osatutako dokumentua da. Hizkuntza berdintasunaren alde eta hizkuntza gutxituen garapena bermatzeko neurriak biltzen ditu. Hizkuntza eskubideak giza eskubideak direlako, gizarte eragileok gure ekarpena egin nahi diogu bakea eta elkarbizitzari, hizkuntza komunitate guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen bidea eginez.

Aurkezpen ekitaldia abenduaren 17an, 11.30ean Donostiako Kursaalen izango da. Eskuratu sarrerak!