Bost urtean, eta bere etengabeko hazkundeari esker, .EUS domeinua euskal domeinuen merkatuan finkatu da. Hazten eta zabaltzen jarraitzeko erronkari helduko diogu orain. Horretarako, plangintza estrategiko berria garatzen hasi gara, 2021-2023 aldirako helburu estrategiko nagusiak identifikatzeko eta helburu horiek betetzeko behar dituen estrategiak finkatzeko.
Prozesuak berak honako helburu hauek ditu:- Lan taldeari gelditzeko eta hausnartzeko aukera eskaintzea
- Datozen urteetarako ildo estrategikoak eta proiektu garrantzitsuenak zein izango diren argitzea
- Ideia berriak sortzeko dinamika eta espazio egokia sortzea
- Patronatua, erregistratzaileak eta banatzaileak prozesuan integratzea
- Erronka berriei aurre egiteko lan taldearen antolamendu eta funtzioei buruz hausnarketa bultzatzea