PuntuEUS Fundazioarentzat ezinbestekoa da .EUS domeinuaren kalitatea bermatzea, eta horretarako .EUS domeinu-izenen kalitatea zaintzeko Domain Abuse Monitoring sistema ezarri du. Sistema honen bidez domeinuaren erabilera egokia, osasuna eta izen ona bermatu daiteke. Etengabeko monitorizazioaren bitartez .EUS domeinua erabiltzen duten webguneetan malware, phishing, spam, typosquatting, eta identitate-ordezkatzea bezalako erabilera txarrak identifikatzen ditu. .EUS diren webguneen artean erabilera maltzurrik ez egoteak domeinuaren kalitatea eta gure komunitatea osatzen duten domeinu-izenen izen ona mantentzen laguntzen du.