LABURPENA

2014an, Interneteko mila domeinu berri sortu zirenean, merkatua suspertu eta iraultzea espero zen. Baina, zer gertatu da azken azken lau urte hauetan? Nola eragin dio aldaketak beheranzko joeran zegoen merkatuari? Izan da susperraldirik? Nora goaz?

Jardunaldi honen helburua merkatuaren analisia egin eta joerak eta aukerak aurreikustea da. Arreta berezia jarriko da Euskal Herriko egoeran eta .EUS domeinuaren barneratzean.

PuntuEUS Fundazioaren helburuetako bat, erregistratzailerik gabeko lurralde honetan, banatzaileak indartzea da. Horretarako, tresnak eta abantailak eskaintzen dizkie merkatuan negozio-aukera hobeak izateko. Topaketa hau interneteko profesional guztiei zuzenduta dago, online presentzia zerbitzuak eskaintzen dituztenei, hala nola web agentziak, informatika-aholkulariak edo software garatzaileak.

Eguna: 2018/11/14

Tokia: Baserri Antzokia (Bizkaiko Parke Teknologikoa). Taileri kalea 6, Derio.

Ordua: 11:00

Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Babeslea: Nominalia

EGITARAUA

10:45 Harrera

11:00 Jardunaldiaren irekiera

11:10 Domeinuen merkatua Euskal Herrian

– Merkatuaren egoera

– EUS domeinua: 2019rako salmenta-gakoak

– Hizlaria: Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioko zuzendaria

11:50 .EUS banatzaile ofizialak:

– Banatzaile ofizialen programa

– Arrakasta kasuak

– Hizlaria: Lorea Arakistain, PuntuEUS Fundazioko komunikazio arduraduna

12:20 Hostinga ala zerbitzaria? Zer behar du zure proiektuak?

– Hizlaria:  Toni Serra, Nominaliako Laguntza Tekniko eta Zerbitzuen arduraduna

12:40 Zalantzak eta galderak

13:00 Luntxa