TheName.Show domeinuei eta hauek errentagarri egiteko moduei buruzko ekitaldi ibiltaria da. Marketina, izenaren garrantzia eta enpresen sareko nortasuna ardatz hartuta, arloko profesionaleei hobetzeko gakoak eskaini nahi dizkie. Horrez gain, sektoreko nazioarte mailako harremanak sustatu eta aukera berriak sortzeko bilgune izan nahi du. TheName.Show bira Valentzian abiatuko da irailaren 25ean eta Bilboko Deustuko Unibertsitateko egoitzan izango da urriaren 21ean. Bilboko jardunaldian .EUS domeinuak leku berezia izango du euskal komunitatean eta nazioarteko sektorean lortu duen babes eta izen onagatik. Informazio gehiago