Urrian aktibatu dira Baiona.eus, Araba.eus, Iruñea.eus eta Nafarroa.eus domeinu-izenak eta erakunde publikoek kudeatzen dituzten beste-hainbat domeinu-izen. Horrela, orain arte Gipuzkoa eta Bizkaiaren nagusitasuna hautsi eta herrialde guztietako erakundeen presentzia orekatu da.

Iruñeko Udalak , esaterako, 21 “.eus” domeinu gorde ditu Udalaren beraren ingurukoak, hala nola “.es” zein “.com” webgune eta helbideetan jada erabilitako hauek: Iruña Gaztea, Iruña atsegin dut edo Iruñeko Turismoa; civivox zerbitzuen ingurukoak, edo Sanferminen eta harresien ingurukoak.