Txirrindularitzan eta Interneten euskararen erabilera indartzeko PuntuEUS Fundazioak, Euskal Herriko Itzuliak, Emakumeen Birak eta Tropela Elkarteak abiatutako lankidetzaren testuinguruan, www.anesantesteban.eus domeinu izena jaso du Ane Santestebanek Emakumeen Euskal Biraren amaieran, Portugaleteko podiumean. Sailkapen nagusian 11. postuan sailkatuta Errenteriakoa izan da lehenengo euskalduna.
Domeinu-izen bat Interneteko gune baten helbidea erraztasunez gogoratzeko balio duen izena da eta webgune bat sortzeko edo posta elektroniko pertsonalizatua izateko balio du. PuntuEUS Fundazioak euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzeko egiten du lan. PuntuEus Fundazioa da .EUS domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakundea.
Hori horrela, Euskal Herriko Itzuliarekin eta Emakumeen Birarekin bat eginez, zabalkunde kanpaina izan du abian Fundazioak. Alde batetik, Itzulia eta bira, eta  txirrindularitza badirelako euskal komunitatea elkartzeko gaitasuna duten ekitaldiak, berdin du nondik pasatzen diren, jendearenak dira. Bestetik, gure txirrindulariak tropelean garrantzitsuak direlako, munduko onenekin lehiatzen dira, haien nortasuna mantenduta eta munduko zalerik onenen babesarekin. .EUS ere hori da: euskara eta euskal kultura Interneten munduko domeinu handien mailan kokatzen du, munduko komunitaterik onenaren babesarekin. Kanpainaren protagonistak Beñat Intxausti eta Leire Olaberria, txirrindulari profesionalak dira eta txirrindularitza zaleei dei egin diete: “eskuratu .eus domeinu-izena eta tropeletik EUSberdindu zaitez!” .