Mr. Göran Marby

Presidente eta zuzendari nagusia

ICANN



Marby jauna,

Azkenaldi honetan, inoiz ez bezalako gertaerak ezagutu ditugu, Espainiako polizia PuntCAT Fundazioaren bulegoetan sartu baita eta langileetako bat atxilotu baitu.

PuntuEUS Fundazioan, .EUS domeinuaren kudeaketaz arduratzen den erakundean, oso arduratuta gaude Espainiako gobernua hartzen ari den neurriekin, Interneteko eta domeinuen sistemako askatasuna bortizki urratzen baitute.

Interneteko komunitatearen kide garen aldetik, gure ezinegona adierazi nahi diogu ICANNi, eta eskatu ezen, Interneteko komunitatearen izenean, publikoki gaitzets ditzala neurriok ICANN eta Internet arautzen dituzten balioetan oinarrituta.

Adeitasunez,

Josu Waliño
Zuzendari nagusia
PuntuEUS Fundazioa
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on PinterestShare on Google+