Puntueus Fundazioak ohore handiz gonbidatzen zaitu zurekin eta .eus kide guztiekin gure komunitatearen parte zarela ospatzeko antolatu dugun ekitaldi berezira.

Ekitaldi berezia izango da: Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria izango du buru eta abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean izango da, 12:00etan, EiTBren Multibox Aretoan (Basurtuko Kaputxinoak 2, Bilbo).

1.000 domeinu berriri baino gehiagori ongietorria emango diegu. Hala, gure komunitatea indartuko dugu eta .eus kide guztiekin argazkia aterako dugu, zurekin bereziki, euskal online mundurako hain garrantzitsua den momentuaren oroigarri gisa.

Mila esker.