Pribatutasun politika

Hau PuntuEUS Fundazioaren pribatutasun-politika da. Zure pribatutasuna oso garrantzitsua da guretzat, eta politika honen bidez argi utzi nahi dugu zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugun, zertarako eta zenbat denboran tratatzen ditugun, eta nola balia ditzakezun datu horiek kudeatzeko dituzun eskubideak.

Pribatutasun-politika hau arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu, zure datu pertsonalak nola babesten ditugun ondo uler dezazun.

PuntuEUS Fundazioa

PuntuEUS Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan erregistratua dago, xehetasun hauekin:

  • Izena: PuntuEUS Fundazioa
  • Helbidea: Altzolatarren Dorretxea, Kalebarren Plaza 3, 1, 20870 Elgoibar
  • IFK: G75060178
  • Helbide elektronikoa (pribatutasun-gaietarako): dba@domeinuak.eus

Pribatutasun-politika hau zuri ere aplikagarri zaizu?

Pribatutasun-politika hau aplikagarri zaizu gurekin noizbait harremanetan egon bazara, bai .eus goi-mailako domeinuan erregistratutako domeinu-izen bati dagokion kontaktua zarelako, bai kontratu bidezko harremana dugun alderdi batentzat lan egiten duzulako, bai gure buletinaren harpideduna zarelako, bai gure webguneen bisitari zarelako, bai gurekin inoiz harremanetan jarri zarelako edozein bide erabilita (posta elektronikoa, telefonoa, ekitaldiak eta abar).

Zure datu pertsonalak zenbait modutan bildu daitezke: domeinu-izena erregistratzeko prozesuen bitartez —gure erregistratzaile akreditatuen sarearen bidez, dela posta elektronikoz, dela telefonoz, dela faxez—, ekitaldi batean parte hartuz, gure webguneen bisitarien jarraipena egiten duten cookieak edo bestelako teknologiak erabiliz, hornitzaileek edo partaideek helarazita, gure webguneko inprimaki bat betez edo beste edozein bidetatik.

Zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugu?

Datu pertsonal bat edozein pertsona natural identifikatu edo identifikagarriri buruzko informazio bat da, (i) zuk zure borondatez emandakoa (adibidez, gure webgunean lineako inprimaki bat betetzean),

(ii) zure erregistratzaileak zure domeinu-izena erregistratzeko helarazi diguna, edo

(iii) gure ekitaldietan parte hartzean edo gure webgunea(k) bisitatzean zugandik biltzen duguna.

Gure negozio-jardueren barruan, eta zuri zerbitzu egokia emateko eta gure zerbitzuak hobetzeko, zuri buruzko datu pertsonal hauek prozesa ditzakegu: zure izena, helbide elektronikoa, zer erakundetarako egiten duzun lan, lanpostua, helbide pertsonala, hizkuntza-hobespena, sexua, adina, gure sisteman duzun identifikazioko alias esklusiboa, domeinu-izena, finantza-datuak —zure bankuko kontuari edo kreditu-txartelari loturiko datuak barne—, domeinu-izenekin loturiko datu judizialak, IP helbidea, irudiak eta bideo-grabazioak.

Domeinu-izena zuzenean gurekin erregistratzea ezinezkoa denez, zure domeinu-izena erregistratu zuen enpresarengandik jasotzen ditugu zure datu pertsonalak. Enpresa hori gure erregistratzaile akreditatuetako bat izan daiteke, edo haien birsaltzaileetako bat; eta zure datuak gure izenean biltzen ditu.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Hainbat helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak:

Zure domeinuan ahalik eta zerbitzu onenak eskaintzeko, domeinu-izenari loturiko zenbait datu pertsonal bildu behar ditugu. Beraz, litekeena da zu identifikatu behar izatea eta zurekin zuzenean harremanetan jartzea zure domeinu-izena erregistratzeko, hala behar bada eta behar denean.

Epe luzeko harreman egonkorrak eraiki eta mantentzeko erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak, eta, gure artean kontraturik bada, hura gauzatzeko. Orobat erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak zure galderei erantzuteko, zure eskaerak betetzeko eta/edo zuri administrazioko informazioa helarazteko.

Baliteke kasu hauetan ere erabiltzea zure datu pertsonalak: aplikagarri diren araudiak betetzeko, agintari publiko eta ofizialen eskaera eta erreklamazioei erantzuteko (bizileku duzun herrialdetik kanpoko agintari publiko eta ofizialenak barne), edo gure eskubideak, pribatutasuna, segurtasuna edo ondasunak eta/edo gure entitateak babesteko.

Halaber, hauek zuri bidaltzeko ere erabil ditzakegu zure datu pertsonalak: publizitate-mezuak, marketina, .eus komunitateari buruzko informazioa eta interesgarri izan dakizukeen beste informazio guztia.

Datu pertsonalak bildu eta tratamenduan jarraitzen diren printzipioak

PuntuEUS Fundazioak printzipio hauek beteko ditu datu pertsonalak tratatzeko garaian:

  • (a) legez, bidezkotasunez eta gardentasunez tratatuko dira erregistratutako domeinu-izenen jabeen datuak eta beste datu batzuk (“legezkotasuna, bidezkotasuna eta gardentasuna”);
  • (b) zedarritutako, berariazko eta zilegizko helburutarako bakarrik eskuratuko dira, eta ez dira tratatuko xede horiekin bateraezina den bete ezein bidetatik (“helburu mugatuak”);
  • (c) egokiak, beharrezkoak eta proportziozkoak izango dira tratatze-helburuei dagokienez (“datuen minimizazioa”);
  • (d) zehatzak izango dira eta, behar denean, eguneratuak, tratatze-helburuetarako egokia denean (“zehaztasuna”);
  • (e) erregistratutako domeinu-izenaren jabea eta beste datu batzuk ez dira gordeko baimendutako helburuak betetzeko behar den denbora baino luzaroagoan identifikatzeko moduan (“biltegiratze mugatua”); eta
  • (f) datu pertsonalak segurtasun egokia ziurtatzen duen modu batean tratatuko dira; hots, baimenik gabe edo legearen aurka tratatzetik babestuko dira, bai eta ustekabean galdu, suntsitu edo kaltetzetik ere, eta antolamendu teknikoko neurri egokiak erabiliko dira horretarako (“integritatea eta konfidentzialtasuna”).

Nork atzi ditzake zure datu pertsonalak?

Gure langile kualifikatuek bakarrik dute mugarik gabeko sarbidea datu horietara. Hirugarrenek ezin dituzte zuzenean atzitu guk gordetzen ditugun datuak; salbuespen bakarra erregistratzaileak dira, domeinu-izena ondo erregistratzeko beharrak justifikatzen dituen egoeretan bakarrik.

Zer lege-oinarriren arabera tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarri hauek baliatzen ditugu:

  • Datuak tratatzea beharrezkoa izan daiteke erregistro gisa edo datuen tratamenduaren arduradun gisa ditugun betebehar legalak bete ahal izateko.
  • Datuak tratatzea beharrezkoa izan daiteke gurekin duzun kontratua gauzatzeko.
  • Datuak tratatzea beharrezkoa da gure interes zilegiak babesteko, bereziki: interes ekonomiko, komertzial eta finantzarioak; negozioaren jarraitutasuna; bezeroen informazioaren eta produktuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna; eta, azkenik, azpiegitura digital eta fisikoen segurtasuna.
  • Datuen tratatzeak PuntuEUS Fundazioaren jardueren inguruan eman diguzun onespena izan dezake oinarrian.

Norekin partekatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Inoiz ez diogu zure datu pertsonalik saltzen inori. Aplikagarri den legeriak ahalbidetzen duen heinean eta, besteak beste, domeinu-izenaren erregistroaren gaineko hitzarmena betetzeko, zure datu pertsonalak alderdi hauei helaraz diezazkiekegu:

Gordailu, atzealdeko zerbitzu eta biltegiratzearen hornitzaileei: Zure domeinu-izena erregistratzea ahalbidetzen duen erregistro-kudeatzailearen jarduera bermatzeko, erregistroko datu guztiak gorde behar ditugu, eta haien babeskopia egin, zure datu pertsonalak barne direla.

Hirugarrenei: Zure datu pertsonalak hirugarren alderdi batzuei (gobernu-agintariak barne) helaraz diezazkiekegu, lege-arrazoiak direla medio.

ICANNi: Internet Corporation for Assigned Names and Numbers erakundeari helaraz diezazkiokegu zure .eus domeinu-izenaren erregistroari loturiko zure datuak, ICANNekin dugun Erregistro Hitzarmenari jarraituz.

Ikuskariei: Gure enpresa-jarduerak behar bezala ebaluatzen direla ziurtatzeko, baliteke ikuskariek zure datu pertsonaletarako sarbidea izatea.

Zure datu pertsonalak partekatzen ditugunean, ahal dugun guztietan hartzaileei eskatzen diegu zure datu pertsonalak gure jarraibideen arabera prozesa ditzatela.

Zer eskubide dituzu zure datu pertsonalei dagokienez?

Zure eskaera gehiegizkotzat edo funsgabetzat jotzen denean izan ezik, eskubide hauek gauzatu ditzakezu zure datu pertsonalei dagokienez:

  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalei buruzko informazioa eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu guztien kopia bat formatu estandar batean eskatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak okerrak badira haiek aldatu edo zuzentzeko.
  • Eskubidea duzu egoera jakin batzuetan tratatze-jarduera jakin batzuk mugatzea eskatzeko.
  • Eskubidea duzu tratatze-jarduera jakin batzuen aurka egiteko.
  • Eskubidea duzu zure onespena ezeztatzeko.
  • Eskubidea duzu zure datu pertsonalak egoera jakin batzuetan ezaba daitezen.
  • Eskubide horietako edozein gauzatzeko, nahikoa duzu gure online inprimakia bete eta bidaltzea.

Domeinu-izenak erregistratzeari loturiko eskubide horietako batzuk gauzatzeko, baliteke dagokion domeinu-izenaren erregistratzailearen bidez egin behar izatea.

Horrez gain, uste baduzu zure datu pertsonalak tratatzeko dugun moduak ez duela betetzen aplikagarri den legeria, eskubidea duzu zure tokiko ikuskaritza-agintariei erreklamazio bat aurkezteko.

Non eta zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Zure datu pertsonalak elektronikoki nahiz eskuz gordetzen dira, gure instalazioetan nahiz hirugarrenenetan. Zure datu pertsonalak gordetzeko erabiltzen dugun moduari dela eta, ezingo dira zure datu pertsonalak identifikatu datuen tratatze-helburuetarako behar den denbora igaro ondoren. Datuak gordetzeko epe hori aldatu egiten da tratatutako datu pertsonal motaren, tratatze-helburuaren eta beste faktore batzuen arabera.

Domeinu-izen baten jabe zaren aldetik, zure datu pertsonalak urtebetez gordetzen ditugu domeinu-izena ezabatu ondoren.

Gure negozio-jardueren barruan kontratu batetik kanpo biltzen ditugun datu pertsonalak urtebetez gordetzen ditugu beharrezkoak izateari utzi eta gero.

Zer segurtasun-neurri hartzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?

Gure segurtasun-neurriak etengabe indartzen eta eguneratzen gabiltza, zure datu pertsonalak eta bestelako informazioa baimenik gabe atzitu, galdu, suntsitu edo aldatzetik babesteko. Gure esku dagoen guztia egiten dugu informazio guztia modu seguruan gordetzen dela ziurtatzeko, eta gure zerbitzu-hornitzaileei eskatzen diegu segurtasun-neurri egokiak aplika ditzatela.

Cookieak eta bestelako jarraipen-teknologiak

Gure webguneak bisitatzen dituzunean, baliteke informazio jakin bat gordetzea zure gailuetan, cookie gisa. Gure cookie-politika arretaz irakur dezazun gomendatzen dizugu, cookieak nola aplikatzen edo erabiltzen ditugun ondo uler dezazun.

.EUS domeinu-izenen erregistro datuak

Zure Erregistratze-datuak nola tratatzen ditugun azaltzen du ondorengo informazioak, ICANNen politikak, Europako Batasunaren Datuak Babesteko Erregalamendu Orokorra (DBEO), eta aplikagarria den beste edozein araudi kontuan izanik.

Tratamenduaren arduradunak

ICANN, Gu Erregistro moduan, Zure Erregistratzailea eta, hala badagokio, banatzailea, domeinu-izenen erregistroa gauzatzeko eskatutako datuen tratamenduaren baterako arduradunak (edo Datuen arduradunak, hala zehazten denean) gara Tratamendu horren alderdi nagusiak hauek dira, besteak beste: domeinu-izenak transferitzea, zure domeinu-izena ebatzi ahal izatea eta informazioa eskura jartzea Whois zerbitzuaren bidez.

ICANN Kaliforniako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zenbait alderdiri buruzko politikak ezartzen ditu, hala nola datuen bilketari eta argitaratzeari buruzkoak, sistema segurua, egonkorra eta moldakorra dela ziurtatzeko.

Hemen ikus dezakezu ICANN erakundeari buruzko informazio gehiago: http://icann.org

ICANNek kontratuz eskatzen digu Guri eta Zure Erregistratzaileari datu pertsonalak trata ditzagula eta kontratuko betebehar hauek indarrean jar ditzagula; betebehar horietako batzuk interes-talde ugariz osaturiko ICANNen komunitateak ezarri ditu. ICANNek, era berean, aldiro-aldiro txostenak bidaltzeko betebeharra ezartzen die kontratatutako alderdiei.

Erregistratzailearen eta/edo Banatzaileen zeregina da domeinu-izenak erregistratzeko aukera eskaintzea Erregistro-eskatzaileei, beste zerbitzu batzuekin batera. ICANNen eskakizunen arabera, Erregistro-datuak Erregistratzaileak biltzen ditu eta, ondoren, Erregistrora transferitzen.

Erregistroaren zeregina erregistratutako domeinu-izen guztien gordailu nagusi bat edukitzea da, eta izen horiek Domain Name System (DNS) bidez ebaztea. Erregistroak ez die zuzenean domeinu-izenak erregistratzeko aukera ematen erregistro-eskatzaileei.

Hemen jar zaitezke gurekin harremanetan:

PuntuEUS Fundazioa

Altzolatarren Dorretxea, Kalebarren Plaza 3, 1.

20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

Telefonoa: +34 943085051

Helbide elektronikoadba@domeinuak.eus

Biltzen ditugun datuak

Komunitatean oinarrituriko goi-mailako domeinu bat garenez, erregistro-datuen eskakizun zehatzak ditugu.Erregistro-datuak atal honetan deskribatutako datu-multzoa dira, kontaktu guztien datuak eta erabilera asmoa barne.

Erregistratzaileek kontaktu hauei buruzko datuak bildu behar dituzte, eta datu horiek guri bidali

  • Domeinu-izena
  • Izen-zerbitzariak
  • Erregistro-eskatzailearen izena
  • Erregistro-eskatzailearen erakundea
  • Erregistro-eskatzailearen kalea
  • Erregistro-eskatzailearen hiria
  • Erregistro-eskatzailearen posta-kodea
  • Erregistro-eskatzailearen probintzia
  • Erregistro-eskatzailearen herrialdea
  • Erregistro-eskatzailearen telefonoa
  • Erregistro-eskatzailearen telefono-luzapena
  • Erregistro-eskatzailearen faxa
  • Erregistro-eskatzailearen fax-luzapena

Erregistro-eskatzaileari aplikatzen zaizkion datu berak eskatzen zaizkie Administratzailea eta Teknikoa kontaktuei. Datu-elementu berak aplikatzen zaizkio orobat Fakturazioa kontaktuari, baina aukerakoa da.

Erabilera asmoa: halaber, zure domeinu-izena zertarako erabili nahi duzun ere adierazi behar duzu.

Datuen tratamenduaren lege-oinarriak

Kontaktu horiei buruzko informazio pertsonala tratatzeko lege-oinarria DBEOren 6.1.b) artikulua da. Erregistro-eskatzaileari eta erabilera asmoari dagokienez, domeinu-izenaren erregistroa hautagarritasun-eskakizun zehatzen arabera egingo da, bai eta salmenta-ondorengo baliozkotzea ere, kontratua betetzea ahalbidetu asmoz; Administratzailea kontaktuari dagokionez, domeinu-izenak kudeatzeko eragiketak egin behar ditu, hala nola transferentziak, arau-betetzeak eta abar; eta Teknikoa kontaktuari dagokionez, arazo teknikoak daudenean harekin kontaktuan jartzeko aukera eman behar du.

Hirugarrenen datuak biltzen direnean (adibidez, Erregistratzaileari datuak helarazi dizkiona ez denean Erregistro-eskatzailea, Administratzailea edo Teknikoa), Erregistratzailearen ardura izango da hirugarren horiei Erregistratze-politika honen baldintzei buruzko informazioa ematea (pribatutasunari loturiko ezarpen guztiak barne direla).

ICANN, erregistroa eta erregistratzailea eta, hala badagokio, erregistratzailearen banatzailea datuen tratamenduaren eragileak dira.

Datuak erregistrora transferitzea

Erregistratzaileak goian aipaturiko datuak guri transferitu behar dizkigu. Horren lege-oinarria Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6.1.f) artikulua da, interes zilegia baitugu legez kontrako jokabidearen ereduak identifikatu eta ikertzeko, jabetzaren inguruko gatazketan laguntzeko eta jabetza-datuen gordailu nagusi bat kudeatzeko.

Tratamendu-jarduera horretarako, ICANN eta Erregistroa izango dira tratamenduaren Arduradunak, eta Erregistratzailea izango da datuen eragilea.

Hirugarrenek datuak tratatzea

Egoitza Suitzan duen atzealdeko erregistro-zerbitzuen hornitzaile bat (CORE Association) erabiltzen dugu, hots, hirugarren bat, eta hura izango da zure erregistro-datuen eragilea.

Gu, datu-eragile garen aldetik, datuak gordailu-agente bati ere helaraziko dizkiogu, ICANNen (tratamenduaren Arduraduna) eskakizunak betetzeko, eta baliteke datuak ICANNek izendaturiko larrialdiko atzealdeko eragile bati (EBERO) transferitzea erregistroak huts egiten badu.

Datuak ezagutzera ematea

Ez dugu datu pertsonalik argitaratuko Whois atalean edo ez dizkiegu zure erregistro-datuak (domeinu-izena salbu) hirugarrenei beste edozein bidetatik ezagutzera emango, ondorengo paragrafoan zehazten diren kasuetan izan ezik.

Datu pertsonalak ezagutzera emateko lege-oinarri bat dagoenean bakarrik emango dira ezagutzera datu horiek, eta kasu bakoitza bere aldetik aztertuta egingo da betiere. Datu horiek ezagutzera emateko lege-oinarria artikulu hauek izan daitezke: 6.1.b) artikulua (URDP eta URS), 6.1.c) artikulua (agintari eskudunek eskatuta) edo 6.1.f) artikulua (hirugarrenen interes zilegi batean oinarrituta).

ICANNek akreditazio-eredurik ezartzen ez badu, datuak ezagutzera emateko eskaera guztiak banan-banan aztertuko dira.

Datuak gordetzea

Erregistro-datuak atzerapenik gabe ezabatuko dira, baldin eta datu-bilketaren xedea bete bada edo desagertu bada. Guk tratatutako datuak ezabatu egingo dira, beranduenez ere datuak gordetzeko nahitaezko epeak iraungi ondoren. DBEOren 17 eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraitzen diogu.

Kontuan izan datuak gordetzeko nahitaezko epe batzuk egon daitezkeela, ICANNek ezarriak. Erregistro-datuak urtebetez gorde beharra gerta liteke, parte hartzen duten alderdien domeinu-izenaren erregistroa bukatzen denetik.

Kontrolatzailearen aurka eskubide hauek balia daitezke:

  • Interesdunaren atzitze-eskubidea, DBEOren 15. artikulua.
  • Zuzentzeko eskubidea, DBEOren 16. artikulua. Aldaketak zure erregistratzaileari edo birsaltzaileari eskatu behar zaizkio, erregistroak ezin duelako horrelako aldaketarik bere kabuz egin.
  • Ezabatzeko eskubidea (‘ahaztua izateko eskubidea’), DBEOren 17. Artikulua. Kontuan izan zure datuak ezabatzeko eskatzeak zure domeinu-izena ere ezabatzea ekar dezakeela.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea, DBEOren 18. artikulua.
  • Datuak transferitzeko eskubidea, DBEOren 20. artikulua.
  • Aurka egiteko eskubidea, DBEOren 21. artikulua.

Interesdunak eskubidea du kontrol-agintaritza bati erreklamazioa jartzeko tratamenduaren arduradunak bere datu pertsonalak tratatzearen inguruan.

Datuen egiazkotasuna

Domeinu-izenaren erregistroak dirauen artean Erregistro-datu oker edo akastunik hautematen bada, berehala zuzendu eta eguneratu behar da.

Erregistro-datuen kudeatzea

Zure Erregistro-datuak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera bakarrik tratatuko ditugu. Horrez gain, behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurri guztiak hartuko ditugu zure erregistro-datuak galtzea, oker erabiltzea, baimenik gabe atzitu edo ezagutzera ematea, aldatzea edo suntsitzea eragozteko, eta, halaber, aplikagarri den legeak xedatutako beste edozein segurtasun-neurri ere ezarriko dugu.

Jarri harremanetan gurekin

Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu edo aipaturiko eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauek erabiliz: dba@domeinuak.eus edo https://www.domeinuak.eus/eu/harremanetarako/